Pantailak Euskaraz plataformak Twitter kontua berreskuratzeko sinadura bilketa martxan

Zibererasoak pairatu ditu Pantailak Euskaraz plataformak./

Zibererasoak pairatu ditu Pantailak Euskaraz plataformak.

Berriro ere funtzionamenduan egon dadila salatzeko asmoz, sinadurak Avaaz. org webgunean batuko dituzte

Pantailak Euskaraz plataformak Twitter kontua berreskuratzeko ahaleginean sinadura bilketa jarri i martxan. Izan ere, pasa den ostegunean, urriak 13, Twitter sare sozialak baliogabetu egin zuen Pantailak Euskaraz egitasmoaren profila. Elkarteak nabarmendu duenez, ekimenak aurreko egunetan zenbait zibereraso sufritu zituen.

Hortaz, kontu hauxe berriro ere funtzionamenduan egon dadila salatzeko asmoz, sinadura bilketa abiarazi dute Avaaz. org webgunean. Elkartetik Twitterri adierazpen askatasuna eta hizkuntza eskubideak errespetatzea exijitzen diote. Sareetan egitasmoak euskalgintzaren hainbat eragileren babesa jaso du, Zinemak Euskaraz edota Disney Euskaraz plataformena, tarteko.

2021eko ekainean sortu zen Pantailak Euskaraz egitasmoa euskara hizkuntzak on-line plataforma, zein zinema aretoetan gaur egun aurkezten duen egoera larria aditzera ematea xedetzat hartuta. Hauxe The disney produtcions Euskaraz, Netflix Euskaraz, Zinemak Euskaraz eta Game Erauntsia herri ekimenek, nahiz Tinko Euskara eta Bieuse bikoiztaile euskaldunen elkarteek osatzen dute.

Azken urteotan pantailak gure egunerokotasunaren erdigune izaten hasiak dira, eta Pantailak Euskaraz-ek euskara hizkuntzak ikus-entzunezko plataforma hauetan bere garrantzia eta tokia izan behar duela gizarteratu eta aldarrikatzen man.

Testuinguru horretan, aurtengo Bilboko Aste Nagusian Hau Pittu Hauk konpartsak Pantailak Euskaraz egitasmoa saritu zuen. ‘Euskara Saria Aste Nagusian’ izeneko garaikurrak ekimen honek azken urte honetan euskara hizkuntzaren alde eginiko lan eskerga aitortu nahi izan man.